XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egiten ari den euskara batu standard konkretu hori beste modu batetara egin zitekeela?.

Dudarik gabe eta behar bada hobeki gainera.

Eman diren pausuetan ez dela beti garbi jokatu? Baliteke!.

Baina nork jaurti inori harria?.

Zenbait erabakitan emandako pauso asko ezdabaidagarriak direla? Zer esanik ez.

Baina hau ere bizitzako eguneroko ogia dugu!.

Hautatu beharrak sortzen duen arazoa!.

Sarri esan ohi da, euskara euskaldun guztion altxorra dugunez, denok esku hartu beharko genukela halako erabaki garrantzitsuak ematerakoan.

Dudarik gabe, euskara aurrera eramango baldin bada euskaldun guztion ahaleginez egingo da.

Baina halako erabakiak hartzerakoan ezin du indar berdina izan hizkuntzalari eskolatu baten eritziak eta alfabetatugabea den batenak.

Eta hori, nahiz eta beharbada, alfabetatugabea beste baino euskaraz hobeki mintzatu.

Behar bada, batzuk proposatu izan dutenez, pausoak eman aurretik, gaurko euskalkien bilketa osoa eginik jokatu beharko zen, honela euskara biziaren berezitasunak hurbilagotik ezaguturik ekiteko.

Baina, honek ere ba ditu alderdi ilunak eta eragozpenak.

Hori egitea urte luzetako lana litzatekela!.

Eta euskarak gaurko oraingo premiei erantzun beharra duela zenbait alorretan: irakaskintzan, atministralgoan, komunikabidetan, eta abar.

Ezin da ahaztu egungo egoera konkretua!.

Ikusten denez, arazo honetan hainbat puntu ezdabaidagarri dugu.

Eta burruka antzutan egunak eta indarrak galdu nahi ez baditugu, elkarrenganatzeko ahaleginak egin beharko ditugu, gure eritzien gainetik euskara bera jarriz.

Hori dela eta beti nahiago izango dut nik, bai euskara batuan bai euskalkian mintzatzea edo idaztea, sarritan eta zoritxarrez gertatzen den bezala, erdara batuan egitea baino.

Gure burrukak eta izerdiak eta ahaleginak euskara indartu eta Euskal Herri osora zabaltzen jarri behar ditugu, elkarturik bakarrik lor dezakegu erderaren eragipen handia gainditzea eta.

Ezdabaidak ezdabaida baldin badira ere, denon indarrak, denon adiskidetasuna, denon izerdiak eta denon eginahalak beharko ditugu, euskarak, gaurko une larri honetan jasatzen duen bizi edo hil mailako burruka gorria irabazi dezan.